Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta, Gaude elkartea Aspace Bizkaiarekin harremanetan jarri zen erakundeko zenbait emakumerekin elkartzeko. Topaketa hau Gaude erakundeak garatutako proiektu baten emaitza da. Proiektu horretan berdintasun gaiak eta erreferentziako emakumeak landu dira.
Barrikako zentroan egindako bileran, taldeak galderak egin dizkie Aspace Bizkaiko emakumeei; adibidez, ç emakume ezindua izatea zailagoa den, non dituzten zailtasun gehiago, zer behar duten bizitza hobetzeko edo zergatik den garrantzitsua martxoaren 8an.
Bertaratutakoen iritziak oso onak izan dira, hainbat gairi buruz hausnartzen lagundu die eta, gainera, beste lankide batzuekin egindako lanak ikuspuntu desberdinak erakusten dizkie, eskemak hausten eta beren bizipen eta esperientzietatik haratago begiratzen laguntzeko.
Bi ordu inguruko bilera hau hamaiketako batekin amaitu da, eta asko gozatu dute.