Otsailaren 13an, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategia onartu zen. Estrategia hori erreferentzia-markoa da euskal botere publikoek berdintasunaren arloan duten jarduera bideratzeko.
Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030 Nazio Batuek erronka globalei aurre egiteko prestatutako ekintza-plana da, pertsonak eta bizitzaren eta planetaren jasangarritasuna erdigunean jartzen dituen ekintza baten bidez.
Eusko Jaurlaritzak nahi du Agenda 2030 eta 17 GJH Euskadin partekatzea, aurrerapenerako eta berdintasunerako gizarte-kontratu gisa. Horretarako, 2030 Agendaren lehentasunen Euskal Programa bat antolatu du. Programa horren zeharkako ardatzetako bat genero-berdintasuna da, zehazki, Euskadin 2030 Agenda betetzeko egindako ekintza guztietatik emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko zeharkako konpromisoa.
Hemen irakur dezakezu estrategia osoa: berdintasunerako_estrategia_2030 eta laburpen bat hemen: berdintasunerako_estrategia_2030_laburpena