Datuen babesari buruzko legeria betez, zehazki, Europako Parlamentuko eta Kontseiluko apirilaren 27ko 2016/679 Araudia, datu pertsonalen zirkulazio askeari dagokionez pertsona fisikoen babesari buruzkoa, aurrerantzean Datuen Babeserako Araudi Orokorra (DBAO), jakinarazi nahi dizugu konpromisoa hartu dugula gure erabiltzaile, bazkide eta langileen datuak ahalik eta konfidentzialtasun handienarekin gordetzeko, eta informazio hori gorde eta erabiltzeko moduaren inguruan gardentasun osoz arituko garela, betiere, gure zerbitzuak ahalik eta ondoen garatzeko asmoz.
ASPACE BIZKAIAK segurtasun neurri tekniko, administratibo eta fisikoak hartu ditu informazio hori babesteko eta horren gainean galerarik eta baimenik gabeko tratamendurik ez egoteko.
ZURE INFORMAZIO PERTSONALAREN GAINEAN APLIKATUKO DIREN PRINTZIPIOAK
Zure datu pertsonalen tratamenduan honako printzipioak aplikatuko ditugu, datuen babesari buruzko Europako araudi berriaren arabera:
- Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa: Beti eskatuko dizugu baimena zure datu pertsonalak helburu espezifiko baterako edo hainbat helburutarako tratatu behar izanez gero, eta gardentasun osoz emango dizugu informazioa.
- Datuen minimizazio printzipioa: behar dugunerako beharrezkoak diren datuak soilik eskatuko ditugu. Gutxienekoak.
- Gordeta mantentzeko epea mugatzeko printzipioa: datuak ez ditugu gordeta edukiko tratamendua betetzeko beharrezko denbora baino luzaroagoan, betiere, helburuaren arabera. Dagokion epea zein den jakinaraziko dizugu; harpidetzen kasuan, aldian-aldian zerrendak errebisatuko ditugu eta denbora nahikoan inaktibo egondako erregistroak ezabatuko ditugu.
- Osotasun eta konfidentzialtasun printzipioa: Zure datuak tratatzeko orduan, datuen euren segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko da. Beharrezko neurri guztiak hartzen ditugu gure erabiltzaileen datuen segurtasuna babesteko eta baimenik gabeko inork horiek ikusi edo erabili ezin izateko.
Guretzat oso garrantzitsua da zure datuen pribatutasuna, horregatik, adierazpen honetan azalduko dizugu zein datu biltzen ditugun eta nola erabiltzen ditugun. Irakur ezazu informazio hau, webgunean zure datuak eman aurretik.
Nor da zure datuak erabiltzeko arduraduna?
Identitatea: ASPACE BIZKAIA ELKARTEA. IFK: G48091458
Posta helbidea: Urkixo kalea 17, behea, Bilbo, 48014 (Bizkaia).
Telefonoa: 944 414 721
Posta elektronikoa: protecciondatos@aspacebizkaia.org
Datuen Babeserako ordezkaria: Ordezkariaren kontaktua: dpdbizkaia@yahoo.es
Zertarako erabiliko ditugu zure datu pertsonalak?
“ASPACE BIZKAIA elkartean erabiltzaile eta bazkideek emandako informazioa tratatzen dugu, elkartearen jarduerak kudeatu eta garun-paralisia duten pertsonei laguntza eta zerbitzuak eman ahal izateko. Gainera, bazkideen kudeaketa eta ordainketen kontrola ere burutu behar dugu, baita fakturazioa eta bestelako gestio administratiboak ere.
Erreferentziazko pertsona edo senideen datuak harremana bideratu eta informazioa emateko erabiliko dira.
Boluntarioen datuak beren egitekoak kudeatzeko erabiliko dira.
Enpresa hornitzaileen datuak erosketa edota bestelako zerbitzuak kudeatzeko erabiliko dira.
Langileen datuak erakundeko giza baliabide arloko gaiak kudeatzeko erabiliko dira.”
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
“Datuak gordeta edukiko dira harremanak iraun bitartean edo interesdunak horiek ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean; batzuetan, legeriak ezarritako denboran mantenduko dira gordeta, egon daitezkeen betebehar juridikoak bete, gatazkak konpondu edota akordioak egiteko.”
Zein da legitimazioa zure datuak erabiltzeko?
“Interesdunen datuen tratamenduaren oinarri juridikoak honakoak dira:
–Kontratu bat burutzea: Tratamendua beharrezkoa da merkataritza, lan edota administrazio izaerako kontratuak burutzeko (langileak kontratatzea, zerbitzu prestazioak kontratatzea…).
– Lege betebehar bat betetzeko legitimazioa: 14/1986 Legea, Osasunari buruzko orokorra eta 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomia eta dokumentazio eta informazio klinikoaren arloko betebeharrei buruzkoa (erabiltzaileak).
– Interesdunen baimenaren bidezko legitimazioa: Erabiltzaile eta senide edo erreferentziazko pertsonak. Boluntarioak. Bazkideak.”
Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Datuak osasun arloko edota estatistika arloko organismo ofizialei soilik jakinaraziko zaizkie. Aurreikusitako egoera baten barruan ez dagoen edozein lagapen egiteko, baimena eskatu beharko zaizu, ez bada larrialdi baterako, edota azterketa epidemiologikoak egiteko, estatu eta erkidego mailako legerian ezarritakoaren arabera.
Hala ere, zerbitzuak behar den moduan eman ahal izateko, baliteke ASPACE BIZKAIAK zerbitzuak ematen dizkien hirugarrenei ere datuak ematea, soilik elkarteak ondo funtzionatzeko beharrezkoa den kasuetan. Edonola ere, jakinarazpen horiek hirugarrenei ematen zaien enkarguaren baitan egingo dira, ASPACE BIZKAIARI zerbitzu jakin batzuk emateko, esaterako: lan arloko aholkularitza, kontabilitatea, informatika zerbitzuak, marketina… ASPACE BIZKAIAK eskubidea dauka KANPO ZERBITZU adituak kontratatzeko, beraz, hirugarren batzuek datuetarako sarbidea izango lukete, zerbitzua eman ahal izateko.
Zentzu horretan, ASPACE BIZKAIAK dagozkion konfidentzialtasun kontratuak gauzatuko ditu ASPACE BIZKAIAKO langile eta erabiltzaileen datu pertsonaletarako sarbide duten hirugarrenekin, betiere Datuen Babesari buruzko araudian ezarritakoaren arabera.
Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
– Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko ea ASPACE BIZKAIA bere datu pertsonalak erabiltzen ari den. Interesdunek datu pertsonalak ikusteko, eta datu okerrak zuzentzeko edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatu ahal duzu datuok ez badira beharrezkoak jasotako helburuetarako. Legez zehaztutako egoeretan, datuen erabilera mugatzeko eskatu ahal duzu, eta kasu horretan erreklamazioak egin edo babesteko bakarrik gordeko ditugu. Zirkunstantzia zehatz batzuetan eta egoera partikular batekin erlazionatutako arrazoiak direla eta, interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute. ASPACE BIZKAIAK datuen tratamendua egiteari utziko dio, segurtasun arrazoiak, edota erreklamazioei erantzun beharra dagoen kasuetan izan ezik. Helburu zehatzen baterako baimena ematekotan, interesdunek edozein unetan bota dezakete baimena atzera, eta horrek ez dio kalterik egingo aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.
Nola lortu dira zure datuak?
– ASPACE BIZKAIAN tratatzen diren datu pertsonalen jatorria:
- Erabiltzaile eta senide edo erreferentziazko pertsonak: Interesdunak berak ematen ditu, elkarrizketa pertsonala egiteko eta elkartearen zerbitzuen berri eskatzeko unean.
- Bazkideak: Interesdunak berak ematen ditu, bazkide fitxa edo web formularioa betetzeko unean.
- Boluntarioak: Interesdunak berak ematen ditu, elkarrizketa pertsonalaren bidez.
- Langileak edo Giza Baliabideak: Interesdunak berak ematen ditu, curriculuma bidaliz eta elkarrizketa pertsonala egiteko unean.
- Hornitzaileak-Hirugarrenak: Sarbide publikoko iturriak (Internet, telefono zerrendak, publizitatea, komunikabideak…), beste enpresa edo pertsona batzuen erreferentziak…
– Tratatzen diren datuen kategoriak honakoak dira:
- Identifikazio eta harremanetarako datuak.
- Posta helbideak eta elektronikoak.
- Informazio komertziala.
- Datu ekonomikoak.
- Nomina datuak.
- Bereziki babestu beharreko datuak: osasuna, txosten medikoak, ohiturak…
- Erabiltzaileari ematen zaizkion zerbitzuak edota parte hartzen duen jarduerak.
- Bideo-zaintzako irudiak.
DATUEN SEGURTASUNA ETA SEKRETU BETEBEHARRA
ASPACE BIZKAIAK konpromisoa hartzen du kolektibo guztien datu pertsonalen tratamendua konfidentzialtasun osoz egiteko eta aurretik azaldutako helburuetarako soilik egiteko. Gainera, informazio hori ez galtzeko eta baimenik gabeko inork ez erabiltzeko neurriak hartuko ditu, datuen babeserako araudiak ezarritakoaren arabera.
ASPACE BIZKAIAK bermatzen du neurri teknikoak eta antolakuntza arloko neurriak hartu dituela xede horretarako, erabiltzaileen eskubideak eta askatasuna babesteko, eta informazio osoa eman die, eskubideak gauzatzeko aukera izateko.
Hori dela eta, DBAOren 5. Artikuluan ezarritako printzipioak betetzen direla esan dezakegu. Horien bidez, bere ardurapean dauden datuak gardentasun, leialtasun eta zilegitasunez lantzen dira, interesdunarekiko harremanari dagokionez, eta ezarritako helburuetarako.
Tratamenduaren konfidentzialtasunari dagokionez, ASPACE BIZKAIAK ziurtatu beharko du datu pertsonalak tratatzeko baimena duten langile guztiek bere konpromisoa betetzen dutela.
Segurtasun arloko gertakariren bat izanez gero, ASPACE BIZKAIAK interesdunari horren berri eman beharko dio berehala, eta gertakariari buruzko informazio zehatza eman.
BERME ETA ERANTZUKIZUNEN SALBUESPENAK.
ASPACE BIZKAIAK ezin du bermatu Internet eremu guztiz segurua denik, beraz, gerta liteke hirugarrenen batek segurtasun neurriak gainditu eta datuak eskuratzea.
ASPACE BIZKAIAK ez du erantzukizunik hartuko bere gain sor litezkeen edozein motatako kalteen aurrean, hala nola:
- Webgunea, bere zerbitzu edo edukiak aldi baterako eskuragarri ez egotea edo ez funtzionatzea;
- Malware, programa maltzur edo kaltegarriak;
- Lege Ohar honetan jasotakoaren aurkako erabilerak, iruzurrak;
- Hirugarrenek emandako zerbitzuen bidez webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuen zilegitasun, kalitate, fidagarritasun eta eskuragarritasun falta.
DATUEN ZEHAZTASUN ETA EGIATASUNA.
Gure webgunearen erabiltzailea zaren heinean, ASPACE BIZKAIARA bidaltzen dituzun datuen zuzentasun eta egiatasunaren erantzulea zara. Beraz, horiek errealak ez izatearen ondorioz sar daitezkeen arazoen aurrean erantzun beharko duzu.
Erabiltzaileek, bazkideek eta gainerako interesdunek, edozelan ere, datuen zehaztasuna eta egiatasuna bermatuko dute eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du informazio osoa eta zuzena ematea, harremanetarako formularioen bidez.
MEZU KOMERTZIALAK
LSSICE legearen arabera, ASPACE BIZKAIAK ez du SPAM praktikarik egingo, beraz, ez du aurretik eskatu gabeko edota erabiltzaileak baimendu gabeko mezu elektronikorik bidaliko.
Informazioaren eta merkataritza elektronikoaren Gizarteko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen arabera, ASPACE BIZKAIAK konpromisoa hartzen du behar den moduan identifikatu gabeko informazio komertzialik ez bidaltzeko.
PRIBATUTASUN POLITIKAREN INDARRALDIA ETA ALDAKETA
ASPACE BIZKAIAK ezarritako Pribatutasun politika indarrean egongo da dagokion webgunean argitaratzen den unetik; ASPACE BIZKAIAK eskumena dauka bere Pribatutasun Politikan aldaketak sartzeko, betiere, erabiltzaileari jakinaraziz.