Hezkuntza bereziko zentro espezifikoak, 3 eta 21 urte bitartekoentzat. Arreta integrala eta banakakoa da eta, hezkuntzaz gain, gizakion beste eremu batzuk hartzen ditu:
- Errehabilitazioa (fisioterapia eta hidroterapia): giharren eta hezurduraren jarduera aldatu, erraztu edota mantentzeko.
- Okupazio terapia: gaitasun motoreak, zentzumena eta pertzepzioa hobetu eta deformazioak saihestu eta zuzentzea jarrerak kontrolatuta eta ortesiak erabilita.
- Logopedia: helburu nagusia da komunikaziorako, arnas egiteko eta murtxikatzeko-ahoskatzeko arazoak dituztenen haurrentzako adierazpen-kanalak lortzea.
- Pedagogia terapeutikoa: gaixoei beren autonomia pertsonala ahalik eta gehien garatzeko aukera ematea, beraien ahalmen intelektualak garatuta.
- Besterik: zaintza pertsonalak, elikatzea, janztea eta higienea.
Zentroak:
- Zabaloetxe Goikoa. Loiun dago. 9 ikasgela ditu. 2013. urtean 42 ikasle izan ziren bertan.
Kokapena: Zabaloetxe auzoa, z/g (San Jose artisaua). 48190 Loiu. Tel.: 944 53 31 71 - Elguero. Trapagaranen kokatua. 3 ikasgela ditu. 2013. urtean 14 ikasle izan ziren bertan.
Kokapena: Elguero auzoa, z/g. 48510 Trapagaran Tel.: 944 95 66 41
Ver C.Educación Especial Aspace en un mapa más grande