Garun-paralisiak aditzera ematen du burmuinak lesio bat izan duela garapena eta hazkundea osotu baino lehen. Gaitz hau iraunkorra, ez progresiboa eta konponezina da, baina ez da endekapenezkoa, hau da, ez da areagotzen, ezta gutxitzen ere: pertsonarekin egongo da bere bizitza guztian zehar.
Nola antzeman dezakegu disfuntzio hori? Alterazio hori duten subjektuek kalte egiten diote funtzio motorrari, eta horrek esan nahi du tonuaren, jarreraren eta mugimenduaren desordena etengabea eta aldaezina dela. Lesio horrek, gainera, aldaketak eragin ditzake goragoko beste funtzio batzuetan, edo nerbio-sistema zentralaren garapenean eragin dezake.
Garuneko paralisia oraindik ez da oso ezaguna gizartean. Gerta daiteke haurdunaldian, erditzean edota haurraren lehen hiru urteetan zehar, nerbio-sistema zentrala bete-betean garatze prozesuan dagoen aldian, hain zuzen ere. Lesio horrek goragoko beste funtzio batzuei ere eragin diezaieke: arretari, memoriari, pertzepzioari, lengoaiari eta arrazoitzeari. Kaltetutako funtzioen kopurua, edozelan ere, lesio neurologikoaren mota, kokapena, hedadura eta disfuntzioaren menpe egongo da.
Gaitzaren intentsitateari dagokionez, berriz, kaltea eragindako une zehatzak eta garunaren heltze mailak zehaztuta egongo da. Horrela, bada, batzuek apenas antzeman daitekeen garun-paralisia izango dute eta beste batzuek, ostera, ezin izango dute bere kabuz erabat moldatu eta egunerokoan beste batzuen zaintza eta arreta behar izango dute
Lesio honek, sarri, zera eragiten du:
- Lengoaiaren/mintzamenaren asaldatzea.
- Entzumen edota ikusmen eskasia.
- Pertzepzioaren asaldatzeak.
- Asaldatze ortopedikoak.
- Epilepsia.
- Adimenari ez dio beti eragiten.