Sign In

Remember Me

Berdintasunaren inguruko Kulturaren Autodiagnostikoa egiteko tresna

Berdintasunaren inguruko Kulturaren Autodiagnostikoa egiteko tresna

bai_sarea_logoAspace Bizkaia gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako erakunde laguntzailea da, Emakundek aitortua, eta Bai Sarea erakundeen sareko kidea ere bada. Berdintasunaren aldeko sare hori 2018an sortu zen, eta 63 erakundek osatzen dute, guztira.

Bai Sarearen barruan hainbat lan-talde sortu dira; horien artean, Erakunde mailako Berdintasunaren Kulturarena. Talde horrek Berdintasunaren inguruko Kulturaren Autodiagnostikoa egiteko tresna sortu du, eta sareko erakunde guztiei helarazi die.

Erakunde mailako Berdintasunaren Kultura esperientzia, ohitura, sinesmen eta balioz osatutako multzoa da. Ezaugarri horiek guztiak bertan lan egiten duen giza-taldeari dagozkio. Kontuan hartu behar dira, bereziki, gizon eta emakumeentzako aukerak, beharrizanak eta errealitateak.

Hiru arloren inguruan egituratu den galdetegia da lan-tresna: Balioak eta sinesmenak, komunikazioa eta sinbologia, eta ohiturak. Galdetegiaren bidez, lidergo ereduak, denboraren erabilerak, komunikazioak eta ohiturak aztertzen dira, eremu formal zein informaletan.

Berdintasun Batzordeak hautatutako Aspace Bizkaiako 10 pertsonak erantzun diote galdetegiari (3 gizon eta 7 emakumek), eta egoki iritzi dioten hausnarketak planteatu dituzte. Lortutako emaitzak informazio osagarri gisa erabil daitezke berdintasun diagnostikoetan txertatzeko, eta Berdintasun Planen jarraipen eta ebaluazioetan erabiltzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.