Urtarrilean Aspace Bizkaia Filma film laburren lehiaketa izan dugu, EHUko Gizarte Zientzia eta Komunikazio Fakultatearekin batera antolatua. Lehiaketa horrek helburu bikoitza dauka: sorkuntza artistikoaren munduan desgaitasuna ikusarazi eta sustatzea, eta gizarte osoa garun-paralisiaren inguruan sentsibilizatzea.
Sari banaketa fakultateko auditorioan izan zen. Aspace Bizkaiako 50 pertsona baino gehiago bertaratu ziren, eta han izan ziren Ikus-entzunezko Komunikazioko 3. mailako ikasleak ere.
Epaimahaia EHUko 2 pertsonaz eta Aspace Bizkaiako 3 pertsonaz osatu zen. Unibertsitatearen izenean, Amaia Nerekan eta Aitor Arenas izan ziren parte-hartzaileak, biak fakultateko irakasleak; eta Aspace Bizkaiaren izenean Lourdes Franco, lehiaketaren aurreko edizioko irabazlea; Txitxa Castillo, Aspace Bizkaiako presidentea; eta Esther Turrado, komunikazio saileko arduraduna. “Cada detalle” izeneko lana izan zen irabazlea, Eye Contact Film izeneko taldeak Enplegu Zentro Berezian egindakoa. Ramón Lago izan zen aktore saritua, “Subumbra” film laburrean egindako lanagatik. Zelbi Productions taldeak Elguero Egoitzan grabatutako lana izan da. Publikoaren saria Txurdinagako Eguneko Zentroan landutako “Contrarreloj” izeneko piezak lortu zuen, Sempiterno Studios taldearena.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Aintzane Pagadigorriari, irakasgaiko irakaslea eta ekimen honen sustatzailea, eta proiektu honen parte izan diren pertsona guztiei.
Gizonezko aktore onenaren saria