
Ekainaren 15ean, igandea, Aspace Bizkaiak bigarren urtez jarraian parte hartuko du Erandioko Udalak antolatutako “Inklusioaren aldeko urratsa” jardunaldian.
Ekimen honen helburua da aniztasuna ikusaraztea eta gizarte inklusiboagoa sustatzea, herritar guztientzako irekitako jardueren bidez.
Jardunaldiaren egitaraua:
🟩 Ibilaldi inklusiboa
• Ordua: 10:30ean
• Ibilbidea: Astrabuduko Mendiguren plazatik Altzagako Udaletxe plazaraino
• Parte-hartzea librea eta irisgarria da pertsona guztientzat
🟩 Aspace Bizkaiaren stand-a
• Ordua: 12:00etatik aurrera
• Lekua: Erandioko Udaletxe plaza
• Bertan Aspacelan tailerrean eta okupazio-zentroan paralisia zerebrala duten pertsonek egindako produktuak erosi ahal izango dira.
🟩 Herriko bazkaria
• Ordua: 14:30ean
• Lekua: Erandioko Udaletxe plaza
Ibilaldian edo bazkarian parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izen-ematea ondorengo QR kodea eskaneatuz egin daiteke:
Edo esteka honen bidez: IZEN-EMATEA
Aspace Bizkaiatik parte hartzera animatzen zaituztegu, gizarte bidezkoago, berdintsuago eta inklusiboago baterantz elkarrekin aurrera egiteko aukera paregabea baita.