Sign In

Remember Me

BBK Banku Fundazioa

BBK Banku Fundazioa

Aspace Bizkaia eta BBK Banku Fundazioak bi lankidetza-hitzarmen sinatu zituzten 2018an, bi proiektu burutzeko: “Bipedestación en el acceso y uso de nuevas tecnologías para adolescentes con parálisis cerebral en el ámbito escolar” eta “Herramientas innovadoras de educación especial”.

bipe2 webLehenengo proiektua bi hanken gainean zutik egoteari buruzkoa da, teknologien teknologia berrien erabilerarako, asaldura neuro-ortopedikoak dituzten nerabeen kasuan. Zutik egoteko bi euskarri lortu dira (plano dortsala eta bentrala) eta, horrela, hezkuntza arloko langileen laguntzaz, teknologia berrietarako sarbidea eta erabilera landuko dira, gailu horiek dakartzaten onura fisiko eta psikikoekin. Gailu horiek erabiliko dira beheko gorputz-atalak luzatzeko gaitasuna hobetzeko, hezurren dentsitatea mantendu edota handitzeko eta garapen muskulu-eskeletiko egokia sustatzeko.

Bigarren proiekturako, “Herramientas innovadoras de educación especial”, Aspace Bizkaiaren Hezkuntza Zentro Berezietatik, material batzuk partekatzeko asmoa daukagu. Material horiek hainbat arlo aldi berean lantzeko izango lirateke, honako prozesuetan: irakaskuntza-ikaskuntza; komunikazio eta lengoaia; eta autonomia pertsonala.

Lehenik eta behin, arbela digitalen erabilerak forma, soinu eta animazio aniztasuna sartzeko aukera ematen dute, baina ez hori bakarrik: motibazioa eta arreta handitzen ditu eta ikasleek denbora gehiago eman dezakete egiteko horretan. Gainera, hainbat jolasetan aritzeko aukera ematen du, ikasleen garapen integralari lagunduz.

IMG_9541Bi arbel digital berri jarri dira Zabaloetxe Goikoa eta Elgueroko zentroetarako, eta hainbat elementu lortu dira jolasetarako sarbidea errazteko, San Ignazioko zentroan. Azken horretan bazegoen arbel digitala. Elementuak instalatu dira eta ordenagailuan programa eta aplikazioak jarri dira hezkuntza bereziko geletan eta logopedia gelan erabiltzeko. Gainera, jarduerak diseinatu dira eta ikasleen beharrizanen araberako material eta jolasak landu dira.

Iruzkin bat idatzi

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak dira markatutako *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>