Sign In

Remember Me

Urriaren 6an Garun Paralisiaren Mundu Eguna

Urriaren 6an Garun Paralisiaren Mundu Eguna

Atzo gure eguna ospatu genuen, garun-paralisia duten pertsonen eguna, eta, beste urte batzuetan bezala, topaketa bat prestatu genuen Bilboko Bizkaia Plazan, leku gutxiagorekin oraingoan. 12: 00etan, Olatz Asencorrek, Aspace Bizkaiako presidente izendatu berriak, eskerrak eman zizkien bertaratzeagatik, eta Landetxobaso Etxean bizi den Mariori eta Iker aisialdi, denbora libre eta kalitate arduradunari eman zien lekua.

Kaleko ekintzara joateko mugekin, zentro eta zerbitzuetan jai propioa ospatu zuten eta manifestua ordu berean irakurri zuten.

Arratsaldean, ohikoa denez, San Mames estadioa urdinez argiztatuta ikusi ahal izan genuen, eta Aspace Bizkaiaren bideo bat ere proiektatu zen markagailuan.

Aurtengo kanpainaren ardatza laguntza-premia handiak dituzten pertsonak dira, eta, horretarako, bideo bat prestatu dugu, Landetxobaso Etxea gure egoitzako pertsona baten egunerokotasuna erakusteko. Eta beste batean, gure zentro eta zerbitzu guztiak erakusten dizkizuegu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.