Aspace Bizkaiaren Komunikazio Lagunduko Unitateak (KLU) laguntza-soluzio teknologikoak eta komunikazio-sistema handigarri eta alternatiboak agindu eta ezartzen ditu bazkideentzat eta zentro eta zerbitzuetan artatutako pertsonentzat.
Unitate honen helburua garun-paralisia duten pertsonen komunikazioa, parte-hartzea eta autonomia sustatzea eta indartzea da.
KLU logopeda batek eta komunikazio-sistema alternatiboetan esperientzia handia duen teknikari informatiko batek osatzen dute.
Baloratu beharreko pertsonaren, familiaren eta Aspace Bizkaiako profesionalen artean lehen elkarrizketa egin ondoren, pertsonaren gaitasunak eta beharrak detektatzen dituen balorazio bat egiten da. Ondoren, laguntza-produktuaren proba bat egiten da eta nola erabili irakasten da.
KLUko taldearen balorazioa eskatzeko, garun-paralisia duten pertsonentzako eta familientzako arreta-zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan 944 41 47 21 telefonoan edo uca@aspacebizkaia.eus helbide elektronikoan.