Uda hastearekin batera, oporrak eta udalekuak ere iritsiko dira Aspace Bizkaira. Aurten, jende askori bezala, berrasmatzea egokitu zaigu, eta ludoteka zerbitzua sortu dugu Loiuko Zabaloetxe Goikoa Heziketa Bereziko Ikastetxe Pribatuan.
Zerbitzu berri hau ekainaren 25etik uztailaren 2ra arte egongo da martxan, ikastetxeko instalazioetan eta 9 neska-mutilentzat. Aste honetan, haurrek jarduerak egingo dituzte instalazio barruan zein kanpoan, eguraldiak horretarako aukera ematen badu.
Uztailean udako txandak hasiko dira. Aurten, 140 boluntarioko talde bati esker, 80 familia ingururi erantzungo diegu, udalekuetako 6 txanden eta Udatxokoko 3 txanden artean.
Uztaileko lehen hamabostaldian 11 erabiltzaile eta 13 boluntario joango dira Valladolideko Medina del Campora, eta autonomoei dagokien txanda Nafarroako Cabanillasera joango da. Kolonia hori 7 erabiltzailek eta 6 boluntariok osatzen dute.
Bigarren hamabostaldian, beste bi udalekuetarako destinoa errepikatuko dugu, eta, gainera, Udatxokoko lehen txanda izango da, Barakaldoko Eguneko Arreta Zentroan garun-paralisia duten 7 lagunentzat eta 6 begiralerentzat. 3. eta 4. txandetan 8 erabiltzaile eta 11 boluntario joango dira.
Abuztuan, 11 erabiltzaile eta 13 boluntario Lizarran, Nafarroan eta Medina del Campon izango gara, eta Barakaldoko erdigunean hiri-kolonien bi txanda izango ditugu garun-paralisia duten 8 lagunentzat eta 6 boluntario.
Oporraldian, beti mantenduko ditugu erabiltzaileen eta boluntarioen segurtasunerako ezarritako prebentzio-neurriak, horretarako diseinatutako protokoloei esker.