San Ignazioko Eguneko Zentroko Argazkilaritza Tailerrak ongietorria eman dio udaberriari, collage honen bidez.
Martxoan egindako lanaren emaitza izan da. Betiko moduan, haiek arduratu dira atzeko aldeak eta gai honetarako osagai aproposenak aukeratzeaz.
Argazkiak egiteaz gain, collagea editatu dute eta jarraibide zehatzak eman dizkiete kideei, argazkia ahalik eta ondoen geratzeko.
Gure kazetariak ere San Ignazioko ikastetxeko kideei estaldura grafikoa ematen aritu ziren, ateak irekitzeko eguna antolatu zutenean.