Sign In

Remember Me

BFAk aipamen berezia eman dio Aspace Bizkaiari iraupen luzeko zainketen arreta pertsonalizatuan

BFAk aipamen berezia eman dio Aspace Bizkaiari iraupen luzeko zainketen arreta pertsonalizatuan

Abenduan, Bizkaiko Foru Aldundiak aintzatespenak eman zizkien iraupen luzeko zainketetan arreta pertsonalizatuko jardunbide egokiak egin dituzten erakundeei, eta aipamen berezia egin zion Landetxobaso Etxea egoitzari.

Aspace Bizkaiak aintzatespena lortu duen proiektuak “Tratu onaren fitxak” izena du eta egoitzetako erabiltzaileei zuzenduta dago.

Ideia hori 2016an sortu zen Landetxobaso Etxean, egoiliarrei buruzko informazio garrantzitsu guztia modu bisualean bateratzeko. Horrela, bada, begiratu batean, profesional guztiek erabiltzaile guztien beharrezko informazioa jakin dezakete.

Fitxa horietan ordutegiei eta ohiturei buruzko informazioa jasotzen da, baina pertsonen gaitasunak eta laguntza-beharrak ere deskribatzen dira. Erraz identifikatzeko, 3 kolore ezartzen dira; berdea, jarduera horretan pertsona autonomoa bada; horia, laguntza behar badu, eta gorria, erabat mendekoa bada.

Gorabide, Argia Fundazioa eta Zornotzako Nafarroa eguneko zentroa izan ziren jaso ziren 40tik gora hautagaitzen artean aukeratuak izan ziren erakundeak, bai adinekoen arloan, bai ezgaitasunen bat duten pertsonen arloan.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak lehen aldiz deitu ditu aitorpen horiek, eta Bizkaiko hirugarren sektoreko erakundeen artean esperientziak partekatzeko, sustatzeko eta motibatzeko helburua betetzen dute. Sari hauen banaketan, Sergio Murillok erakunde guztien ahalegina goraipatu nahi izan zuen eta hauek egunero egiten duten lana eskertu.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

*