Sign In

Remember Me

Gabonetako Jaialdia

Gabonetako Jaialdia

BrighterFutureAspace Bizkaia Dantzan Galak izandako arrera ona ikusita, esperientzia errepikatu nahi dugu eta, hortaz, gonbidapena luzatzen dizugu Arte8 dantza eskolak antolatzen duen Gabonetako Jaialdian parte hartzeko.

Aipatutako eskolak zenbait jaialdi antolatzen ditu urtean, eta erakunde ezberdinekin lankidetzan aritzen da; oraingo honetan Aspace Bizkaiari eskaini nahi izan dio ospakizuna.

Gabonetako Jaialdian adin ezberdinetako dantza taldeen ekitaldiak eskainiko dira; txikienetatik hasita, ama talde batera bitarte, hitzordurako prestatutako dantzak eskainiko dizkigute guztiek. Eta, beti bezala, sorpresaren bat ere gordeko dugu; bertan jakingo duzue zer izango den.

Gabonetako Jaialdian parte hartu nahi baduzue, zuen senidea egon ohi den zentro edo zerbitzuko arduradunarekin harremanetan jarri baino ez duzue, eta bertan erosi ahal izango duzue sarrera-txartela 5 euroren truke. Mugikortasun murriztua duten pertsonei bideratutako lekuak aurretiaz erreserbatu behar dira.

Aspace Bizkaiaren bulegoetan ere eskura daitezke txartelak:

Julio Urquijo kalea 17, Lonja. Deustu.

TEL.: 944 41 47 21

Gabonetako Jaialdiaren zehaztasunak:

2016ko abenduaren 17an

EHU-UPVko Bizkaia Aretoa, Mitxelena Gela

Abandoibarra Etorbidea, 3. Bilbo.

Metroz: Moyua geltokia, Ercilla – Guggenheim irteera.

Ordua: 19:00etatik 20:30era

Txartelak abenduaren 16ra arte erosi ahal izango dira. 0 lerroko txartelak ere prestatu ditugu, etortzeko aukerarik izan ez edo txartelik gabe geratzen bazara: ES71 2095 0007 9091 1655 3429.

Bertan ikusiko zaituztegula espero dugu!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

*