Desgaitasun Politiken Zuzendaritza Nagusiak, Aspace Konfederazioaren bidez, COVID-19ren osasun-krisiaren eraginari eta horrek desgaitasuna duten pertsonengan dituen ondorio sozioekonomikoei buruzko ikerketan parte hartzera gonbidatu gaitu.
Inkesta honen bidez, desgaitasunen bat duten pertsonek eta haien senideek osasun-krisiaren ondorioz dituzten beharrak eta zailtasunak identifikatu nahi dira, hainbat arlotan, hala nola enpleguan, hezkuntzan, osasunean, gizarte-zerbitzuetan eta oinarrizko eskubideetan.
Inkestak desgaitasunen bat duten pertsonei eta haien senideei zuzenduta daude, eta 5 zatitan banatuta dago. Lehenengoa, gaur kaleratuko dizueguna, COVID-19k desgaitasunean eta gizarte-zerbitzuetan duen eraginari buruzkoa da: https://bit.ly/3idHdON
Eskerrik asko parte hartzeagatik