Denok dakizuen bezala, Covid-19aren ondoriozko osasun-alarmaren egoera dela eta, dena gelditzeaz gain, gure etxeetan konfinatuta egon gara. Horregatik guztiagatik, ekainean egitekoa genuen Bazkideen Batzar Nagusia atzeratu egin behar izan dugu.
Osasun-baldintza ezin hobeak ziurtatzeko eta, horrela, bertaratzea ahalbidetzeko, bazkideen Batzar Nagusia irailean egingo da. Beti bezala, dagokion deialdia bidaliko dizuegu, noiz eta non izango den jakinarazteko, joan zaitezten.
Gure aldetik, zuek guztiok uda ona pasa dezazuen nahi izatea besterik ez.