Gaur hasiko da Bilboko Kalealdia, Bilboko antzerki eta kaleko arteen jaialdia. 6 egunetan zehar hainbat emanaldi izango ditugu Bilboko hainbat puntutan, hala nola Doña Casilda parkean, Plaza Biribilean edo Bizkaia Aretoan.
Aspace Bizkaiko Herritar Aktibook jaialdi irisgarriago bat diseinatzen lagundu dugu. Eta hobekuntza horiek dira, adibidez, desgaitasuna duten pertsonekiko prestakuntza eta sentsibilitate berezia duten langileak sartzea, sortzen diren zailtasunak konpontzeko eta une bakoitzean beharrezkoak diren argibideak emateko. Bestalde, ulertzen errazagoa den programa bat ere egin da, eremuaren, ikuskizunaren eta ikusleen irisgarritasunari buruzko argibideak ematen dituzten piktogramekin. Ibilbide irisgarrienaren seinaleztapena sartu da, bainu egokituena. Hemen ikus dezakezue programa eta deskargatu.
Nabarmendu beharreko beste hobekuntza bat da desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako lekua erreserbatzeko aukera dagoela zenbait ikuskizunetan. Aukerak zer ikuskizun ematen duen jakiteko, gurpil-aulkiaren sinboloa bilatu behar da. Sinbolo horrek ez du irisgarritasuna adierazten, erreserba egiteko aukera baizik.
Halaber, web-orria hobetu da eta piktogramak eta Casilda Iturrizar parkearen mapa xehatua sartu dira. Webgune berri honetan ikuskizun bakoitzari buruzko informazioa dago, fitxa tekniko batekin eta azalpen-bideo txiki batekin: https://bilbokalealdia.eus /