Sign In

Remember Me

Aspace Bizkaiak “Talento Aspace” ekimenaren 4 taldetan parte hartzen du

Aspace Bizkaiak “Talento Aspace” ekimenaren 4 taldetan parte hartzen du

Aspace Bizkaiak Konfederazioaren “Talento Aspace” proiektuan parte hartzen du 2016tik, sortu zenetik. Proiektu horren abiapuntua da erakundeon artean ezagutzak eta praktika egokiak partekatzea.

Zahartzea, sexualitatea eta afektibotasuna, komunikazio-sistemak, arreta-ereduak eta barne eta kanpo komunikazioa; lan-talde horietan ari dira parte hartzen Aspace Bizkaiako langileak. Aragoiko Federazioko erakundeekin partekatzen ari dira ezagutzak, izan ere, talde horren barruan gaude proiektu honetan.

Landetxobaso Etxea Egoitzako gure lankide Noemí Peredak zahartzeari buruzko taldean parte hartzen du. Eremu horretan, Galizia eta Gaztela-Leongo federazioekin batera ari dira lanean, garun-paralisia duten pertsonen, erakundeen eta familien inguruko zahartze-prozesuari buruzko azterlan bat egiteko. Azken aspektu horretan zentratuko da, batez ere, Aragoiko federazioaren lana.

Sexualitate eta afektibotasunaren taldea Errioxa, Zaragoza eta Nafarroako Aspace erakundeetako kidez osatua dago. Gure lankide Sergio Galbarriatu dago bertan, Aspace Bizkaiaren San Inazioko Eguneko Arreta Zentrokoa. 2021ean “Supertabú” aldizkariaren edizioan zentratuko da lana. Momentuz, zirriborroa prestatzen ari dira, estiloari buruzko ideiak proposatu eta eduki eta irudiak aurkezten.

Hezkuntza Bereziko Zabaloetxe Goikoa zentroko Mónica Blanca eta San Ignazio eta Barakaldoko Eguneko Arreta Zentroko Marisol Payo logopedak komunikazio-sistemen taldean daude, Gipuzkoa, Kantabria eta Zaragozako Aspaceko kideekin batera. Aurtengo lanaren muina erabiltzaileen komunikazioaren ebaluazioa izango da, Kataluniako Federazioaren taldean garatu duten ildotik (FEDCCAT).

Arreta ereduetan zentratutako lan-taldean Zaragoza eta Kantabriako kideak daude, eta Aspace Bizkaiako Lorena Benitez psikologoak parte hartzen du. Taldea osatzen duten pertsonentzat lehenengo aldia da Talento proiektuan, beraz, momentuz, aurretik aritutakoen lana aztertzen ari dira, beren beharrizanetara ondoen egokitzen den helburua hautatzeko.

Azkenik, Errioxa, Nafarroa, Huesca, Zaragoza, Gipuzkoa eta Bizkaiko jendea kanpo eta barne komunikazioa lantzen ari da. Gure lankide Esther Turrado bertan ari da, komunikazio arlokoa den heinean, eta beren lana honako aspektuetan zentratuko da: nortasun korporatiborako plantillak eta tresna komunak, praktika egokien dokumentu bat beste Aspace erakunde batzuetan erabiltzeko, eta barne-komunikazio arloko prestakuntza.

2021ean hainbat online topaketa burutuko dira. Azaroan nazio mailako topaketa bat egingo da, eta, bertan, talde bakoitzeko ordezkariek beren lorpenei buruz eta 2022rako geratzen diren proiektuei buruz hitz egingo dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.