Sign In

Remember Me

Aspace Bizkaiak Korrikaren 21. edizioan parte hartzen du

Aspace Bizkaiak Korrikaren 21. edizioan parte hartzen du

Eguraldia ez genuen lagun izan, baina argi geratu zen ez dagoela geldituko gaituen ezer. Apirilaren 11n Korrikaren lekukoa hartu genuen, 1706 kilometroan, Bilboko Miribilla auzoan.

Korrikaren azken edizio honetan 2.500 kilometrotik gorako ibilbidea prestatu dute. Garesetik abiatu zen, Nafarroan, apirilaren 4an, eta Gasteizera heldu zen 14an, igandea, une bakar batez ere gelditu gabe.

Bilbotik pasa zenean, Aspace Bizkaia izan zen lekukoa eramateaz arduratu zen erakundeetako bat, euskararen aldeko jarrera adierazteko. Gure kideetako asko animoak ematera gerturatu ziren, euripean korrika egiten genuen bitartean. Gainera, hainbat komunikabidek, hala nola El Correo eta Deia, euskararen alde erakutsi dugun inplikazioa aipatu zuten.

Zorionak euskararen aldeko ekimen honetan parte hartu zenuten guztioi!

korrika6 Korrika 5 Korrika 4 Korrika 2

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

*