
Kompromisoa mailan Euskadi Agenda 2030 saria jaso duten 60 entitateetako bat izan da Aspace Bizkaia.
Lehendakaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntzako eta 2030 Agendako Zuzendaritzak bultzatu du sari hori, eta GJHen kudeaketa erakundeetan integratzearen garrantzia sustatzea eta zabaltzea du helburu.
Aintzatespen horiek lortzeak aurrerapen maila eta emaitza jakin batzuk lortu izanaren froga ematen dio erakunde bati. Horretarako, EUSKALIT Fundazioak ebaluaziorako online plataforma bat garatu du, eta erakunde eta enpresei kanpo-kontrasterako zerbitzua ematen die, GJHak kudeaketan txertatzeko esparrua erreferente hartuta.
Kanpo-kontrastea erakundeko zuzendaritza-taldearen eta EUSKALITeko ODS Ebaluazio Klubeko pertsonen arteko bilera bat da. Pertsona horiek kudeaketa aurreratuan eta jasangarritasunean adituak dira, eta erakundeari bere egoera ezagutzen eta arlo horretako erronka nagusiak identifikatzen lagunduko dion kanpo-ikuspegi bat ematea dute helburu.