Sign In

Remember Me

“Osos PeKosos” Carrefour Fundazio Solidarioko ekimen solidarioak San Inazioko Hezkuntza Bereziko Zentroko ikasgelak hornitzen ditu

“Osos PeKosos” Carrefour Fundazio Solidarioko ekimen solidarioak San Inazioko Hezkuntza Bereziko Zentroko ikasgelak hornitzen ditu

7ec62-pekosos

Carrefour Fundazio Solidarioak, “Osos PekOSOS” ekimen solidarioari esker, 170.000€ko dohaintza egin die Aspaceren 32 erakunderi. Hala, Aspace Konfederazioaren  alde martxan jarritako ekimen horren bitartez, garun paralisia duten 1.500 haurrek erraztasunak jasoko dituzte.

Aspace Bizkaiak garun paralisia duten haurrentzako behaketa, tratamendu eta terapiarako materialez hornitu ditu Bilboko San Inazioko Hezkuntza Bereziko Zentroko 3 ikasgela berriak, haien bizi-kalitatea hobetzeko eta autonomia sustatzeko asmoz.

Ikasgela berri horiek garun-paralisia eta antzeko gaitzak dituzten 15 haur barne hartzeko prestatuta daude.  Beren gaixotasunen ondorioz eskola arruntera joan ezin duten pertsonei arreta ematen zaie hezkuntza bereziko zentro honetan, behar duten arreta osoa, aktiboa eta banakakoa eskainita. Modu horretan, gizartean eroso moldatzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzen lagundu nahi zaie, euren gaitasunak sendotu eta gizarteratzea errazte aldera.

IRUNE PULSIOXIMETRO 1  IMG_20170126_085654_HDR

Esta entrada también está disponible en: Spanish

Iruzkin bat idatzi

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak dira markatutako *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>