Sign In

Remember Me

Bilboko alkatea entregatu dio Aspace Bizkaiari Bilboko Kalealdia jaialdiaren azken edizioan bildutako dirua

Bilboko alkatea entregatu dio Aspace Bizkaiari Bilboko Kalealdia jaialdiaren azken edizioan bildutako dirua

DSC01790Irailaren 25ean egindako ekitaldi batean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Aspace Bizkaiako presidente Jose Hilario Castillori entregatu zion Bilboko Kalealdia jaialdiaren azken edizioan bildutako dirua.  Diru-bilketa hori Dekóncert ikuskizunerako sarreren salmentatik lortu da, zirku musikala lantzen duen Kataluniako Solfasirc konpainiaren ikuskizuna, hain zuzen ere. Konpainia hori arduratu zen bertaratutako 300 pertsona inguru entretenitzeaz, musika eta zirkuko arteak uztartzen dituen ikuskizunaren bidez.

Antzerki eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren, Bilboko Kalealdiaren, hogeigarren edizioa izan da, uztailaren 1etik 7ra ospatua, eta 29 DSC01792konpainia desberdinen 80 errepresentazio izan dira guztira. Hainbat eszenatoki egon ziren: Areatzan, Doña Casilda parkean, Arriaga antzokiko kanpoko aldean, Plaza Berrian eta Santiago Plazan. Emankizun guztiak doakoak izan ziren, Doña Casilda parkeko karpan emandakoak izan ezik. Horien bidez jasotako dirua Aspace Bizkaiari entregatu zaio.

Entrega-ekitaldian, alkateaz gain, honakoak izan ziren: Gizarte Ekintzako zinegotzia, Juan Ibarretxe; eta Kultura zinegotzia, Gonzalo Olabarría.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Bilboko Udalari, Bilboko Kalealdiaren bidez kultura eta gizarte ekintza uztartzeko egindako lanagatik.

Eskerrik asko.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

*