Lagundutako bainua Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat hondartzatan eskaintzen duen zerbitzu bat da, erabiltzaile guztiak, mugikortasun eta autonomia pertsonaleko zailtasunak dituztenak barne, itsasoan bainatu ahal izan daitezen Era berean, zerbitzu horrek aukera ematen du freskagarri-eremu gisa instalatutako karpa erabiltzeko, aulkiak eta mahaiak dituena, bai eta makuluak, taka-takak eta hondarrean paseatzeko egokitutako gurpil-aulkiak ere.
Zerbitzu horiek guztiak ekainaren 1etik irailaren 30era egongo dira eskuragarri, eta laguntza-zentroek 11: 00etatik 13: 00etara eta 16: 00etatik 18: 00etara erabili ahal izango dituzte honako hondartza hauetan:
- La Arena (Muskiz)
- Ereaga (Getxo)
- Plentzia
- Gorliz
- Bakio
- Laidatxu (Ibarrangelu)
- Isuntza (Lekeitio)
- Arrigorri (Ondarroa)
Jasotako eskaeren arabera, erreserba bat baino gehiago egiten duten zentro eskatzaile guztien arteko banaketa bidezkoari jarraituz esleituko dira erreserbak. Eskaerak baloratu ondoren, erreserbaren baieztapena bidaliko da emandako posta elektronikoaren bidez.
Emandako txandetako batera joaterik ez baduzue, mesedez, jakinarazi iezaguzue, berriz ere zentroei eta erabiltzaile partikularrei eskaini ahal izateko. Absentziak behin eta berriz abisatu gabe gertatzen badira neurri egokiak hartuko dira.