Eta Black Friday-rekin batera, Fair Saturday dator, kultura eta elkartasunaren aldeko eguna. Ekimen horrek 10 urte beteko ditu 2025ean, eta helburu honekin jaio zen: mundu bidezkoagoa, bertutetsuagoa eta pertsonen beharrekiko sentikorragoa sustatzea, izaera kulturaleko ekimen berritzaileen bidez, betiere pertsona, hiri eta kultura desberdinen arteko topaguneak etengabe bilatuz. Horregatik, azaroko azken larunbatean, hainbat elkarteren aldeko ekitaldi kulturalez beteko da Bizkaia.
Aspace Bizkaiak hasieratik babestu du ekimen hau Schola Cantorum Barakaldon dagoen abesbatzarekin batera. Gainera, Keax musika alternatiboko taldeak ere bat egin du ekimenarekin, Aspace Bizkaiarekin batera. Keax 2021ean sortu zen The Owl Project taldeko kide batzuekin, euren jarduera stand-by egoeran uztea erabaki ostean.
Larunbat honetan, azaroaren 30ean, 20:30etan Barakaldoko San Vicente Martir elizan izan ginen Schola Cantorum abesbatzarekin eta 21:00etan Bilborocken izan zen. Bertan, Keax-ez gain, Empty Files eta Berlin Du DJa aritu ziren.
Eskerrik asko talde guztiei Aspace Bizkaia izateagatik eta garuneko paralisia duten pertsonei laguntzeagatik