Aspace Bizkaiako Aisialdi, Denbora Libre eta Boluntariotza zerbitzuak Supercuidadores saria jaso du hamargarren edizioan.
Sari hauek zaintzaileak eta desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duten erakundeak saritzen dituzte. Aspace Bizkaiak irabazi du hirugarren sektoreko pertsona juridikoen kategorian.
Eva Zuazok, zerbitzuaren arduradunak, beste 3 boluntariorekin batera, saria jaso zuen Madrilen, eta eskerrak eman zizkien 100 boluntario baino gehiagoko taldeari. Taldean dagoen sintonia ona eta garun paralisia duten pertsonengan aisiak duen garrantzia nabarmendu zituen.
Sari banaketa: