Otsailean Santurtziko San José de Calasanz ikastetxean izan gara garun-paralisiaz hitz egiten.
Gizarte Integrazioko 1. mailako ikasleek garun-paralisiari buruzko mintegi bat prestatu zuten, eta parte hartzera gonbidatu gintuzten. Marta Pascual errehabilitazio-medikuak osatu zuen ikasleen aurkezpena, Aspace Bizkaiaren datuekin, eta giza garunaren datu bitxi eta esanguratsuenei buruzko azalpena eman zien.
Bestalde, José Manuel Besteiro, Centro Okupazionaleko lankidea, etorri zen Aspace Bizkaiaren tailerrean izandako esperientziaren berri ematera.
Bi interbentzioak oso harrera ona izan zuten eta hemendik garuneko paralisia lehen pertsonan erakutsi ahal izateko gonbidapena eskertzen dugu.