
Ba al zenekien Espainian garun paralisia duten pertsonen %80k 24 orduko laguntza behar duela, urteko 365 egunetan? Hala ere, gaur egun laguntza-sistema publikoek ez diote errealitate honi behar bezala erantzuten.
Garun Paralisia Munduko Eguna dela eta, urriaren 6an ospatuko duguna, ASPACE Mugimendutik #YaToca kanpaina abiarazi dugu. Gure helburua argia da: Laguntza Handiak Behar dituztenentzako Estatu Estrategia bat eskatu.
Orain da garaia bizitza duina eta beharrezko laguntzak bermatuko dituen erantzun politikoa lortzeko. Ezin dugu gehiago itxaron.
ASPACE Bizkaian urriaren 6an ospatuko dugu El Arenal-en, urtero bezala. Zatoz gurekin!
Lagundu zabaltzen! Partekatu bideo hau zure talde eta sare sozialetan, mezua ahalik eta urrutien irits dadin:
👉 Kanpainaren bideoa ikusi
Elkarrekin, aldaketa lortu dezakegu.
#YaToca