Sign In

Remember Me

Parte hartu

Parte hartu

Egin zaitez boluntario

Aspace Bizkaia erakundearen Aisialdi eta Boluntariotza Zerbitzua boluntarioei esker existitzen da. Pertsona horiek gurekin lan egin eta posible egiten dute garun-paralisia dutenek beraien aisialdiaz gozatzea.

Elkarteari lagundu nahi dioten  boluntarioek  zenbait programatan  parte hartzeko aukera izango dute, hala nola:

  • Udalekuak, uztailean eta abuztuan.
  • Neguko egonaldiak, abenduan eta urtarrilean.
  • Aste Santuko egonaldiak.
  • Familiari atseden emateko tarteak.
  • Eguneko txangoak.
  • Bidaiak atzerrira.

Boluntario izan nahi baduzu, Aisialdi eta Boluntariotza Zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez duzu, honako helbide honetan:

Julio Urkijo 17, lonja. 48014 Bilbo
Tel.: 944 42 56 77

Egin zaitez bazkide

Aspace Bizkaiari sostengu ekonomikoa eman nahi badiozu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen klik eginda

 

Esta entrada también está disponible en: Spanish