Sign In

Remember Me

I FEVAS Boluntarioen Topaketa

I FEVAS Boluntarioen Topaketa

IMG-20140617-WA0015

 Joan den azaroaren 9an 1. FEVAS Boluntarioen Topaketa burutu zen. FEVAS osatzen dugun elkarte ezberdinetako 100 pertsona inguru batu ginen. Aspace Bizkaiatik 10 pertsona bertaratu ginen, horien artean 2 erabiltzaile, 6 boluntario eta 2 profesional.

Mikel de Barron FUTUBIDEko Zuzendari kudeatzaileak eman zion hasiera topaketari, FEVASen ordezkari gisa. Ongietorria egin zigun guztioi.

Jarraian “Lehenengo pertsonan” (“En primera persona”) atalari eman zitzaion bidea eta, bertan, erabiltzaile, boluntario, profesional eta senideek boluntarioekin izandako esperientzia kontatu zuten. Aspace Bizkaiatik Toli eta Angelek hitz egin zuten, biak ala biak Landetxobasoko eta modulu egonkorreko erabiltzaileak. Zenbait galdera eta erantzun prestatuta zeuzkaten eta Angelek boluntarioei zuzendutako esker oneko idazkia irakurri zuen.

Jarraian, Imanol Zuberok, EHU/UPVko soziologia irakasle eta FEVASen hurbileko pertsonak, guztion gustuko hitzaldia eskaini zuen. Beti da plazer handia Imanol gure artean izatea. Hitzaldian darabiltzan prosa erraz zein ulergarria eta biñetak aukera egokia izaten dira beti.

Atsedenaldi txiki baten ondoren, eztabaida taldeetan elkarrengana hurbildu eta iritziak partekatzeko aukera izan genuen, hala, zenbait gai jorratu genituen, besteak beste, boluntariotza eta sare sozialak, erakundeetatik boluntarioei egiten diegun aitortza, boluntariotza aldaketa-eragile gisa, etab.

Kontu interesgarri asko plazaratu ziren eta, izugarri gustatu zitzaigun hot-dog lunch alternatiboaren ondoren, guztion artean komunean jarri genituen.

Topaketa berezi eta atsegina izan zen. Aurrez aurre egon ahal izatea, esperientziak partekatzea… Batez ere, bihotz-bihotzez diot, boluntarioek FEVASen burutzen duten lana eskertu eta baloratzeko unea izan zen. 1400 pertsona baino gehiago dira. Elkarteen zutabe nagusia dira boluntarioak eta, sarritan, gure kausaren alde sozializatzaileena

Esta entrada también está disponible en: Spanish

Iruzkin bat idatzi

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak dira markatutako *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>