Sign In

Remember Me

Datuen babesa


ASPACE BIKAIAK, jabetzan dituen fitxategien arduradun gisa, bezero, hornitzaile, kolaboratzaile eta langileen izaera pertsonaleko informazioaren gaineko konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du, sekretu profesionala une oro babestuta.

ASPACE BIZKAIAK jakinarazten du 15/1999 Lege Organikoari, Izaera Pertsonaleko Datuan Babesteari buruzkoari, eta 1720/2007 Errege Dekretuari, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa garatzen duen erregelamendua onartzen duenari, egokitzen zaiela, datu pertsonalak dauzkaten fitxategiak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan inskribatu direla eta, eskuragarri duen informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko, datuen babeserako araudian ezarritako gainontzeko betebeharrak konplitzen dituela.

Datu pertsonalak bildu eta tratatzearen helburua da elkarte honen jarduerak egokiro kudeatzea eta garun-paralisia duten pertsonei arreta eta zerbitzu zein laguntzak eskaintzea.

Halaber, zerbitzu ezberdinetan erabiltzailearen osasun, ohitura, gizarte egoera eta abarren gaineko datuak bilduko dira, beraz, kaltetutako pertsonak edo bere legezko ordezkariak, erabiltzaile den aldetik, berariaz baimena ematen digu osasun datuak erabiltzeko, kasu bakoitzean laguntza eta jarraipen onena eskaini ahal izate aldera.

Emandako datu pertsonalak ez zaizkio hirugarren bati inola ere emango, interesdunaren aurretiko baimena daukagunean izan ezik.

Horregatik guztiagatik, ASPACE BIZKAIAK legez eskatutako datu pertsonalen babeserako beharrezko neurriak hartu ditu eta eskura dituen neurri tekniko guztiak ezarri ditu, jasotako datuen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko erabilpena eta lapurreta saiheste aldera.

Datuen titularrek erabilera, deuseztapen, aldaketa eta aurkaritza eskubideak onartzen ditu eta horiek erabili ahal izango ditu ASPACE BIZKAIArekin harremanetan jarrita, protecciondatos@aspacebizkaia.org  posta elektronikoaren bitartez edo helbide honetara bertaratuz: Julio Urquijo, 17 – etxabea, PK 48014 Bilbo (Bizkaia).

Esta entrada también está disponible en: Spanish