Sign In

Remember Me

Nor garen

Aspace Bizkaia

ASPACE BIZKAIA irabazi asmorik gabeko guraso elkartea da, eta onura publikoko erakundearen aintzatespena jaso du. Elkartea 1978an jaio zen, garun-paralisiaren arazoei irtenbidea emateko. Jatorrian, Adimen Urriko Bizkaiko Elkartearen (gaur egun GORABIDE) barruan aritzen ziren. Bertako guraso-talde bat, baina, konturatu zen garun-paralisia zutenen arazoei erantzun espezifikoa eman behar zitzaiela.

Elkartearen helburu nagusiak

  • Garun-paralisia dutenei eta haien senideei arreta ematea eta gizarteratzen laguntzea.
  • Gizartean arazo honi buruz kontzientzia harraraztea eta gaixotasuna ikusaraztea.
  • Administrazioarekin lankidetzan aritzea.
  • Administrazioaren ordez aritzea, hark arreta ematen ez duen eremuetan.
  • Gaixoen senitartekoei harrera egin eta laguntza ematea.

Xedea:

ASPACE BIZKAIAren helburua da sustatzea Bizkaian garun-paralisia eta pareko gaitzak dituzten guztiek eta haien senideek bizitza-kalitate osoa izan dezatela, berdintasunean aritu ahal izatea eta parte hartzeko zein libreki aukeratzeko aukera izan dezatela eta aniztasunarekiko jarrera adeitsua eta, horren guztiaren bitartez, barneratzailea izango duen gizarte bat eraikitzen laguntzea.

Ikuspegia:

ASPACE BIZKAIAn gabiltzanok honako konpromiso hauek hartu ditugu:

  • Garun-paralisia eta antzeko gaitzak pairatzen dituzten pertsonen beharrizan eta lehentasunei egokitutako zerbitzuak eman eta sustatzea, haien bizitzako etapa guztietan zehar, ezagutzatik eta parte-hartzetik abiatuta.
  • Garun-paralisia eta antzeko gaitzak pairatzen dituztenen senitartekoen beharrizan eta lehentasunei egokitutako zerbitzuak eman eta sustatzea, ezagutzatik eta parte-hartzetik abiatuta.
  • Gure ikuspuntuarekin bat datorren gizarte-eraldatzea landu eta aldarrikatzea.
  • Gure ikuspunturekin, zereginarekin eta balioekin bat datozen zerbitzuak, laguntzak eta aukerak antzemateko, garatzeko eta horietan laguntzeko gaitasuna duen erakundea izatea.
  • Etengabe lan egitea ASPACE BIZKAIAk gizartearen eta erakundeen aintzatespena jaso dezan, garun-paralisia eta antzekoak pairatzen dituztenenenentzako zein beraien senitartekoentzako erreferentziazko erakunde gisa.

Baloreak:

ASPACE BIZKAIAk bere helburu eta jarduerak honako BALIO hauen arabera betetzeko konpromisoa hartzen du:

Eremua 8 Balioak
Gizabanakoei dagokienez: 1. DUINTASUNA eta horrek berekin dakarren konpromisoa, besteak beste: konfidentzialtasuna eta intimitatea bermatzea
2. AUTONOMIA / AUKERATZEKO ASKATASUNA
Bizitzari buruz, gizartean eta ingurunean 3. Gure gizarte eta ingurunearen eremu guztietan PARTE HARTZEA eta, besteak beste, demokrazia aurreratua, hausnartzailea eta gobernantza integrala izango duena bultzatzea.
4. BERDINTASUNA / DISKRIMINAZIORIK EZA
5. ANIZTASUNA ERRESPETATZEA ETA BALIOESTEA
Erakundeari dagokionez 6. COOPERACIÓN/SOLIDARIDAD
7. KALITATE ETA HOBEKUNTZA ETENGABEA. Horrek esan nahi du elkartean, geure jarduera profesionalean etengabeko konpromisoa izango dugula eraginkortasunarekin.
8. INTERES OROKORRERA BIDERATUTA EGOTEA. Irabazi asmorik gabeko gizarte-erakundea garen neurrian, geure jarduera-ildo guztietan zuzentasunez eta kudeaketan gardentasunez jarduteko konpromisoa hartzen dugu.

 

Organigrama:

Organigrama Aspace Bizkaia

Klik egin irudian handitzeko.

Data esanguratsuak:

  • Eraketa, 1978
  • Lehen egoitza zabaltzea (San Inazio) , 1979
  • Onura publikoko erakundearen aitortza, 1982
  • ISO 9001/2008 egiaztagiria (Aspacelan), 2008
  • Urrezko Kaskabiloa Saria , 2013

 

Esta entrada también está disponible en: Spanish