Sign In

Remember Me

Piper Txuriak taldea elkarrizketatu dugu, berdintasunaren aldeko eta sexismoaren aurkako Bilboko gizon-taldea

Piper Txuriak taldea elkarrizketatu dugu, berdintasunaren aldeko eta sexismoaren aurkako Bilboko gizon-taldea

Martxoaren 8ko ospakizuna dela eta, Juanma Feito elkarrizketatu genuen, Piper Txuriak berdintasunaren aldeko eta sexismoaren aurkako Bilboko gizon-taldeko kidea. Gainera, Aspace Bizkaiaren Prentsa eta Argazkilaritza Tailerraren laguntza izan genuen, elkarrizketara etorri eta argazkiak egin baitzituzten.

Aspace Bizkaia: Deustu-San Ignazio Modulu Psikosozialak 34 urte baino gehiago daramatza berdintasunaren alde, emakumeen inklusioaren alde eta genero-indarkeria amaitzearen alde borrokan, baina noiz jaio zen Piper Txuriak gizon-taldea?

Juanma: Taldea 2008an hasi zen elkartzen, eta 2009an elkarte gisa eratu ginen. Ez gara bakarrik berdintasunaren aldeko gizon-talde bat, sexismoaren aurkakoa ere bagara. Ñabardura garrantzitsua da. Izan ere, berdintasunean bakarrik oinarritzen baginen, lana erren geratzen zen. Orduan, gizonak izateko, sentitzeko, pentsatzeko dugun modua berrikusten ere hasi ginen, nola eragiten zuen sexismoak gugan.

Zergatik da garrantzitsua gizonak berdintasunaren aldeko eta sexismoaren aurkako borrokan sartzea?

Emakumeek, edo mugimendu feministak, hamarkada ugari daramatzate itzelezko lana egiten, eta ezin hobeto egin duzue. Asko egin arren, gizonok, tradizioz ezagutzen dugun eraikuntza maskulino gisa, ez bagara mugitzen, aurrerapena eragozten duen dikea izango da.

Nola bistaratu daiteke borr20180227_114136oka horretan gizonak ere badaudela?

Esaterako, aurtengo martxoaren 8ko greban. Greba hori gizonontzako laborategia da. Bistaratu ahal dugu gizonok pentsatzen eta zerbait egiten ari garela, baina ez gara protagonistak. Emakumeak izango dira greba-deialdi honen burua. Gizonon eginkizuna ekimenak babestea izango da, eta horixe eskatzen digute emakumeek.

Feminismoaren aldekoak zarete argi eta garbi, beste zein mugimendurekin identifikatzen zarete?

Talde askorentzat zaila da “feminismoaren aldekoak gara” esatea. Neure erantzuna hauxe da: ezin dut ulertu gizateriaren aurrerapena feminismoan pentsatu gabe. Eta ezin dut ulertu ohiko maskulinitate sexistaren eraldaketan pentsatzea patriarkatuaren esparruaren barruan feminista izan gabe. Gatazka dago feminismoa ulertzeko moduan. Nire iritziz, feminismoak edozein ezaugarritako pertsona guztiak hartzen ditu, genero-bereizketa barne hartuta. Feminismoak gizonen liberazioa ere hartzen du. Hala ere, ez dugu mugimendu zehatz batekin identifikatu nahi, bakoitzak bere ezagutza partikularra du. Zaila da elkarte gisa gauzekin identifikatzea, horrek murriztu egiten duelako. Sailkatu egiten zaitu.

Deustu-San Ignazio Modulu Psikosozialarekin ere lan egin zenuten “Gizon berrien kontakizunak” bideoa egiteko, eta 70 gizon baino gehiagok hartu zuten parte. Nola sortu zen proiektua? Ikus-entzunezko beste kanpainaren bat aurreikusi duzue? https://www.youtube.com/watch?v=HdT_IrLGlYo

Proiektua hasieran antzezlan bat izan zen, baina ondorioztatu genuen ikus-entzunezkoa hobea zela, zerbait grabatu eta 200.000 lagun ikusten zaituztelako. Grabaketa eta ekoizpen talde osoa emakumeak ziren, zineman adituak.

70 gizon horietatik batzuk jendaurrean ezagunak ziren, eta horrek eragin du bideoak hainbeste ikustaldi izatea. Pertsona batek bideo hori ikusteak ez du ezer bermatzen. Baina eredu bat da, itsasargi bat, eta bertan gizonek bereziki beren burua ikusiko dute. Edo prozesu pertsonal batean sartzen zara kontzientzia dagoen talde baten laguntzarekin eta zure eraikuntza maskulino osoa berrikusten da, edo zure sexismoa agertuko zaizu, zure dominazioa, zaila da.

IMG_34772016an Berdintasunaren aldeko Zirgari saria eman zizuen Bizkaiko Foru Aldundiak, “Kontziliazioa eta Erantzunkidetasuna” kategorian. Zuen lanari egindako aitortza handia, ezta?

Saria jasotzeko dena hartzen da kontuan, bideoa, egutegia. Egutegia arrakastatsua izan zen. Ideia ona une egokian. Orduan bigarren egutegia egin genuen aurrekoaren materialarekin. Irudiak erabili dituzte agenda baterako, aldizkari baterako, Bilboko Metroaren hiru geltokitan ere egon ziren gure irudiak 3 metroko tamainan. Egiten dugun guztia garrantzi handirik izango ez duela pentsatu arren, bizitzak erakutsi digu gauza txiki horiek hazi egiten direla, eta Zirgarik aintzat hartu zuen.

Gaur Aspace Bizkaiarekin nago eta atzo ikastetxe batean. Irakasle batek honakoa esan zidan: “7 mutileko taldea dut atsedenaldietan puntua egiten ikasten, eta beldur gara erasoak jasoko ote dituzten. Etorri ahal zarete haiei adorea ematera?” Horixe da filosofia, txikiak diruditen gauzetan egon, baita handietan ere, ez esatea ezetz.

Zuen ustez, aurrera egin dugu berdintasunaren aldeko borrokan? Zer egin ahal dugu gure eguneroko bizitzan desberdintasuna hausteko?

Banku baten hipoteka saltzeko iragarki bat ikusi dut. Bertan, bikote heterosexuala irteten da, eta gizonak dauka haurra. Enpresak dagoenaren isla dira, eta hori zerbait esaten ari da.

Nire ustez, gauzen aurka borrokatzea ez da planteamendu egokia. Gauzak ikusi behar dira, existitzen direla onartu, gustatu ala ez. Niri ez zait sexismoa gustatzen, baina ezin naiz haren aurka borrokatzen bizi, nire esku ez dagoelako. Denbora asko falta da aldatzeko. Aurka egiten badut, egonezina sortuko zait eta ez dut argi pentsatuko. Ikasi dut gauzak horrela daudela onartzen, eta gauzen aurka borrokatzearen ordez, zer egin ahal dudan ikusi behar dut. Nola izan naitekeen koherente, bizitza zuzena eraman. Horrelaxe izan dut, hain zuzen ere, eraginik handiena nire inguruan.

Berdintasunaren aldeko eta Sexismoaren aurkako Gizonen Bilboko Elkartearen Adierazpenean aipatzen dituzue beste pertsona batzuek pairatzen dituzten zapalketak, desgaitasun fisiko-sentsorialen bat duten pertsonek adibidez. Zuen ustez, beste zer arrazoirengatik sartu behar da tartean?

Nire ustez, nire helburua da gizateriak oro har pertsonen arteko errespeturantz jotzea, zapalkuntzarik gabeko egoera baterantz. Oso ona izan naiteke genero-berdintasunean, eta zertarako balio du euskaldun bati ez bazaio euskaraz egiten uzten, edo gurpildun aulkian joan behar duenari bera izatea eragozten bazaio. Gure mugimenduek, gure ekimenek, transbertsalak izan behar dute.

Zer ekintza egiIMG_3501ten ari zarete edo aurreikusi dituzue, eta zer helbururekin?

Esaterako, martxoaren 8ari dagokionez, ez da gure momentua ekimenak hartzeko, baizik eta eskura egoteko behar dituzuen gauza guztietarako. Arrasaten ere laguntza eskatu digute bertan gizon-talde bat finkatzeko. Egiten dugunaren atal nagusia tailerrak, hitzaldiak eta solasaldiak dira. Atea ireki da etengabeko lankidetza izateko Zubiko elkartearekin hilero bi tailer egiteko, batez ere espetxean dauden gizonekin ari baitira. Iaz, Ermuan informazio ugari eman genuen. Fedeafes adimen urritasuna duten pertsonen eta senideen elkarteen euskal federazioarekin ere tailer piloa.

 Eusko Jaurlaritzarekin lan egiten dugu Berritzeguneetan, irakasleei aholkularitza emateko. Irakaskuntzan ere asko laguntzen dugu.

Nola laguntzen diezue Berritzeguneei?

Tailerrak eginez. Gu gaiaren ikuspuntu bat besterik ez gara, gizonen ikuspuntua hain zuzen ere. Zirkulua itxi egin behar da, hau da, gizonak hau egiten ari dira, baina zer gertatzen ari da hainbat astakeria egiteko. Errora joan behar izan da, sistema patriarkal honek nola eraikitzen gaituen aztertu.

 “Berdintasuna eta maskulinitate berriak” argazkilaritza-erakusketa duzue, eta rolen haustura islatu nahi du. Gainera, Emakunderen aurtengo kanpainarekin bat dator. Zertan datza?

Erakusketak nahi dugun pertsona izan ahal garela naturalizatzeko modua da, eta ez genero-sistema honek ezartzen diguna. Ikastetxe bateko mutilek puntua egin nahi dute, eta hori ez dago gay izateari lotuta, ezta emakume-manerak izateari edo iraultzailea izateari lotuta. Nahi duzulako egiten duzu, gogoko duzulako.

Mugetatik askatu behar da. Aldea da taldeko proposamena egiten ari garela, laguntzeko gaudela.

Nola eta non jarri ahal gara zuekin harremanetan?

Gurekin harremanetan jarri ahal zarete webgunearen bitartez (www.pipertxuriak.com), Deustuko Modulu Psikosozialean (Agoitz Plaza z/g) edo telefonoz: 944 759 472.

Iruzkin bat idatzi

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak dira markatutako *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>