Sign In

Remember Me

Elguero Albisteak Urria 2013

Elguero Albisteak Urria 2013

MIkel

Reportero dicharachero: Mikel

Kaixo guztioi.

Iragan urri honetan gauza pila gertatu da Elgueron: urriaren 2an Bilbora joan ginen garun-paralisiaren eguna ospatzera eta bertan lagun askorekin egin genuen topo. Sukaldaritza tailerrean ere aritu ginen, oreo tarta gozo-gozoa egin genuen eta hurrengo egunean jan genuen postrerako. Beste egun batean Bilbora joan ginen Javi ikustera (Elgueroko fisioetako bat), parkean bueltatxo bat egin genuen eta zer edo zer hartzera joan ginen.Primeran pasa genuen!

Atzo Alejandro ikastetxera itzuli zen eta neu izugarri poztu nintzen eta gaur, urriko azken egunean, Ioritz (nire laguna, beti egoten naiz berarekin Salcedillora joaten naizenean) eta Loiuko zenbait kide etorriko dira ikastetxera, Ahmed gure kide berria izango delako. Etorritakoan txokolatea egingo dugu eta guztiok elkarrekin hartuko dugu.

Oso pozik nago Ahmed heltzeko irrikan nago eta.

Datorren Azaroa oso dibertigarria izatea espero dut. Orduan ere gauza pila gertatuko dira. Nire urtebetetzea izango da eta, gainera, Ahmed etorriko da. Zapore gazien gaineko tailerra ere egingo dugu, pintxoak prestatuko ditugu eta klase guztietatik pasako gara, kide guztiek dastatzeko eta, gainera, ikasturteko lehendabiziko bolo txapelketa egingo dugu.

 

Esta entrada también está disponible en: Spanish